Ez, ez, hangoa izateak ez dauka zerikusirik gure aurreiritziekin. Gauzak fundamentuz egin ditzaketen villarrealdar asko daude (beti defenditu dugu hori), baina Zumarragako alkatea izateko ez da nahikoa gauzak fundamentuz egitea. Oso pertsona gutxik daukaten zerbait eduki behar da. Berezi bilakatzen zaituen izartxo bat. Zaila da bi hitzetan laburtzea, baina gure alkateak badauka hori, dudarik gabe. Karisma dei diezaiokegu, baina askoz ere gehiago da… Uztailaren 2an, jaitsiera baino lehen herriko agintariek Antioren inguruan ematen duten itzulia da horren lekuko. Alkatea kolore guztietako herritarrak agurtzen, bere keinu borbonikoarekin, eta publikoa alkatea goratzen (bakoitza bere modura, hori bai). Zein herritan gertatzen da halakorik? Ez dakigu aurtengo Santa Isabel egunerako erreleboa emango den ala ez. Ez dugu uste, eta ez dugu nahi, alkatea merezi bezala agurtu nahi dugulako, txalo eta irribarre artean… Zure falta sumatuko dugu. Agur eta ohore Antton.