Askotan Internet bidez, email batean argazki batzuk bidali nahi izaten ditugu. Tamalez, karpetak emailean artxibo bezala gehitu ezin daitezkeenaz jabetuko ginen, eta argazkiak emailera banaka gehitzea beste erremediorik ez genuen. Hala ere, badago karpetak gehitzeko modu bat. Karpeta .rar formatura konprimitzea. Honetarako, aldez aurretik Winrar programa izan behar dugu instalatua ordenagailuan (http://www.winrar.es/). Behin hau instalatuta, bidali nahi dugun karpetaren gainean eskuineko botoiaz sakatu eta añadir al archivo edo añadir a gure karpeta.rar ematea besterik ez dugu. Sortu digun artxibo (gure karpeta.rar) berri hori bai bidali ahal izango dugula Internet bidez, barnean daraman guztiarekin batera.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide