Egunak luzatzen hasten dira, tenperaturak gora egiten du, loreak loratzen dira… hemen da udaberria! Hala ere, honek guztiak ez du bera esan nahi guztiontzat.
Batzuek, poztasuna eta energia barra-barra somatzen badute ere, beste batzuek neke fisiko eta psikikoa, ahulezia, loaren aldaketa, kontzentrazio aldaketa eta konnotazio negatiboak dituzten beste zenbait sintoma izaten dituzte. Garai honetan gorputzak dituen elikagai beharrak aldatu egiten dira; ur, bitamina eta mineralei dagokienez batez ere. Garai honetan naturak eskaintzen dizkigun barazki eta fruituetan arreta pixka bat jarriz gero, ahuldade eta nekeari aurre egiteko sekretua hortxe aurki dezakegu. Lagungarri gisa, bitaminetan aberatsak diren pilulak eta aurrez prestaturiko zukuak eskaintzen dizkigute besteak beste, baina hain eskuzabala den naturak emandako produktuak hor ditugula ez dugu ahaztu behar.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide