Egutegira begira jarriz
hile berri bat aurkitu,
konturatzeke nire denbora
ez al dit inork bahitu?
Aberats eta pobreenak ere
denak eramaten ditu,
inork ezin du bere gain hartu
ta berak gainditzen gaitu.
Orratz batzuen abiadurak
markatzen digu bizitza,
oraindik inork ez du aurkitu
hori gainditzeko giltza.
Erlojuaren barruan gaude
hauxe da gure baldintza,
hasera berak ematen digu
ta berak du azken hitza.
Tik-tak batetik bestera joanez
inoiz ez dauka etena,
aldiz tartean dagoen hori
agian da ederrena.
Txiki ta eskas, laburra baina
zeurea bakarrik dena,
hartu ta egin motz horretatik
ahalik eta luzeena.