“Por tierra de nadie” (2004) liburuaren ostean, hona hemen “Cercanías”, Josi Labajos musikari eta idazle zumarragarraren bigarren poema-liburua. Kanpoko paisaiak eta barruko bizipenak uztartzen dira oraingoan, modu zintzo eta helduan. Baina hirien artean milaka kilometro egon arren, sentimenduetan distantzia guztiak motzak dira beti. Horregatik, urrutiko lekuetan idatzitako poemetan hurbileko korapiloak askatzen ditu poetak: bakardadea, maitasuna, jakin-mina, musuak… eta itxaropena.
Pello Biain
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide