Alderdiek zer bozkatuko zuten jakin bazekiela esan zuen alkateak bere aurrekontuak aurkeztu aurretik, ezezkoa emango zutela, alegia. "Baina horregatik Udalean hondamendirik ez da izango, legeari jarraiki iazko aurrekontuak luzatuko ditugu".
Iazko aurrekontuak onartu zituztenean 8.052.000 eurokoak izan arren, Udalak 9.116.000 bat euro gastatu zituen, urtean zehar zenbait aldaketa izan baitziren. Horrela, alderdien gehiengoak udal gobernuaren aurrekontuei emandako ezezkoak aurtengo aurrekontuak 9.116.00 eurotan uzten ditu; iaz gastatu zena hain zuzen ere.
Udal gobernuak 8.195.316 euroko aurrekontua aurkeztu zuen osoko bilkuran. Aurrekontu horietan gastuak diru sarrerei berdintzea helburu izan dutela azaldu zuen alkateak.
Horrez gain, udalbatzarrean Gazteen lokalak arautzeko ordenantza izan zuten hizpide eta udalbatzak onartu zuen