Maila handiko abesbatzak izango dira Antioko elizan kantari, bertan lehiaketa desberdinetan irabazle izan diren taldeek hartuko baitute parte.
Antigua Abesbatzak Sari Nagusia urte bakoitzean bertan parte hartzen duten lehiaketen egoitzetan egiten da, hau da, Ejea de los Caballeros, Torrevieja, Griñon, Molina de Segura, San Vicente de la Barquera eta Zumarraga. Aurten Zumarragari egokitu zaio egoitza izatea.
Larunbatean arratsaldeko bostetatik aurrera egingo da lehiaketa, eta abesbatzek norgehiagorako prestatutako kantu sorta eskainiko dute, polifonia eta folklore sailetan. Igande eguerdian Sari Nagusiko irabazlearen berri emango dute.
Larunbatean eta igandean doaneko autobusa egongo da Antiora joateko. Emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago irtengo da Zumarragako elizatik (16:30 eta 11:30).
Informazio gehiago Goierriko Hitzan.
Sariketako txostena