1996an hasi zen Txalaparta Eguna antolatzen Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa (ZSK).Ordudanik 4 urtez behin antolatzen dute, urte olinpikoetan, Urretxuko festak baina astebete lehenago tokatzen den larunbatean.
Aurreko aldietan ez bezala, aurtengo Txalaparta Eguna ez da egun bakarrera mugatuko. Edukiz betetako egitaraua antolatu dute horrela. Eta dagoeneko lanean dira.
Txalaparta ikastaro ireki bat ematen hasiak dira. Bertan 40 lagun ari dira txalapartari eragiten. Horretaz gainera, bi herrietako hainbat ikastetxe bisitatu dituzte. Guztira 3. DBH-ko 180 bat gazterekin izan dira.
Azpimarratzekoen artean hala ere, ekainaren 20ean, Antioko baselizan egingo den jaia aipatu behar da. Hemen egitaraua:
- 19:30ean: Txotx. Sagardo kupelaren irekitze ofiziala. Ondoren: Dultzainariak, trikitilariak eta txalaparta saio libreak. Bertan txozna bat jarriko da pintxoak eta edariak eskaintzeko.
- 21:30ean afari herrikoia Antiguako mahaietan.
- 22:30ean argazki emanaldia Antiguako baselizaren atzeko kanpan. Herriko 8 argazkilarik euren lanak aurkeztuko dituzte zuzeneko musikaz lagunduta.
- 23:00etan OREKA TXen kontzertua. Nomadak TX pelikularen zuzeneko bertsioa izango da.
Oharrak:
Afarirako tiketak 15€tan salgai egongo dira Gazteleku, Bordatxo, Iburreta, Osaba eta Aldiri tabernetan. Baita Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan ere.
Antiora igotzeko autobusak egongo dira Zumarragako elizatik abiatuta.
Euria egingo balu afaria Zumarragako plazan eta kontzertua Zelai-Ariztin izango da
Antolatzailea: Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa
Laguntzaileak: Urretxuko eta Zumarragako udalak