Erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorriko abizenak euskaratzea da helburua. Izen-abizenen grafia euskaratzeko tramitea bake epaitegietan egin behar da, eta honako agiriak eraman behar dira:
- Nortasun Agiria eta horren fotokopia.
- Jaiotza-agiri literala (Bake epaitegian eskatu behar da)
- Errolda-agiria (udaletxean eskatu behar da).
Bake epaitegiak udaletxeetan daude. Informazio gehiago nahi izanez gero:
Urretxuko bake epaitegia : 943 03 80 86
Zumarragako bake epaitegia : 943 72 91 58
Garrantzitsua da epaitegira joan aurretik norbere abizena euskaraz nola idazten den jakitea. Izan ere, Euskaltzaindiak araututa du hori, eta abizena euskal grafiaz idaztekotan hark esandakoak bete behar dira. Zalantzaren bat duenak:
Euskaltzaindiaren web orrira edo Euskara Zerbitzuetara jo behar du: biziberritze@euskalnet.net edo tel. 943 03 46 01