Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zuamarragako udalek eta Uggasak Fokatu Urola Garaia lehiaketa antolatu dute, bosgarren urtez.
Aurten kontsumoa eta berarekin zerikusia izan dezaketen arlo guztiak jorratu ahal izango dira.Besteak beste, publizitatearen eragina; baliabideen agorkortasuna; zer eta zenbat kontsumitzen den; ekoizpena, kontsumoa eta lanpostuak; kontsumoa eta hondakinak… Kontsumoaren gaia aurtengo ikasturtean Eskola 21en ere ari dira lantzen. Zentzu horretan, arlo horiek guztiak lantzen ari dira Urola Garaiko ikasleak.