- Zuzendaria: Jia Zhang-ke.
- Gidoilaria: Jia Zhang-ke.
- Antzezleak: Zao Thao, Han Sanming, Wang Hong-wei.
- Herrialdea: Txina.
- Urtea: 2006.
- Iraupena: 108 min.
Lekua: Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga)
Ordua: 22:15
Urtegi bat egin behar dute eta, urpean geratuko den herri bateko zenbait herritarren sentimenduak kontatzen ditu filmeak elkar gurutzatzen diren istorio txikien bidez. Herria urpean geratzean, herritarrentzat propio egindako herri berri batera daramatzate herritarrak. Baina leku berrian pertsonaiek ez dute jakingo euren burua kokatzen, mundu aldakorrean baitaude. Bien bitartean, Han Sammin meatzaria bere herria zenera itzuliko da emaztearen bila, 16 urteren buruan . Bestalde, Shen Hong erizainak duela bi urte etxetik alde egin zuen senarraren bila ari da.
Dokumental teknikekin ondutako filma da “Natura hila”, herritarren istorio txikiak, familia arteko harremanak zein maitasunezkoak jasotzen dituena. Jia Zhang Ke zuzendaria Shanxi (Txina) probintziara joan zen Liu Xiadong artistaren gaineko dokumentala egitera. Yangtse ibaiaren ibilbidean egin behar zuten urtegian urperatuta geldituko zen herrian bizi zen artista, eta hura izan zen filmearen inspirazio iturria.
Txinaren modernizazioaren dinamikari kritika egiten dio Jia Zhang Kek. Txinako Kultur Iraultzaren ostean, ekin zion zinemagintzari egileak. Zhang Yimou eta Chen Kaige zinemagileekin batera, Bosgarren Belaunaldiko kide da. Belaunaldi horrek filme intimoak eta gogoetazkoak sortu ditu. Izaera horrekin sortu zituen “Unknown Pleasures” eta “The World” lehenago.
“Natura hila”, Veneziako Urrezko Lehoiaren azken irabazlea. Epaimahaiaren arabera, «poetikoki irudikatzen du industrializazio bidean den Txinaren eta Txina nekazariaren arteko aldea», eta horregatik merezi izan zuen sari nagusia.
- Edozein iradokizun izanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko: butak21@hotmail.com
- Jia Zhang-ke: Naturaleza muerta (137. alea)