Helburu nagusia egungo kontsumo-ohiturei buruzko hausnarketa eragin eta kontsumo arduratsuaren aldeko jarrerak sustatzea izango da. Ekainaren 5ean Urretxuko kultur etxean arratsaldeko 18:00etan eskainiko den prentsaurrekoan zehaztuko dira Aste Berde honen nondik-norakoak.
Kanpaina honen barruan hainbat jarduera ezberdin eskainiko dira:
- Gaur: bailarako udaletxeetan “ekainak 5 ingurumenaren mundu mailako eguna” jartzen duen pankarta zintzilikatuko da.
- Ekainak 1: III. BIZIKLETA-TRENAREN FESTA JARDUNALDIA ospatuko da Urretxun, Zumarragan eta Legazpin goizeko 10:00etan hasita.
- Ekainaren 2tik aurrera: kontsumo arduratsuari buruzko informazioa eskainiko duen aplikazioa ezarriko da UGGASAren eta 4 udalerrien WEB-ORRIETAN.
- Ekainak 7: Urretxun eta Zumarragan INFORMAZIO PUNTUAK jarriko dira. Leku eta ordu jakinetan, Oihulari Klown antzerki taldeak ikuskizunak eskainiko ditu kontsumo-ohituretan arreta jartzeko helburuarekin.
Oharra: web-orrietan zein informazio puntuetan ZOZKETA batean parte hartzeko aukera egongo da. Galdeketa erantzun ondoren, nahi duenak izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia utzi ahal izango ditu eta kanpainaren bukaeran zozketaz irabazi ahal izango diren 30 erosketetarako orgetako bat eskuratzeko aukera izango du.
Informazioa gehiago:
- UGGASAren web-orrian
- Legazpiko udalaren web-orrian
- Zumarragako udalaren web-orrian
- Urretxuko udalaren web-orrian
- Ezkio-Itsasoko udalaren web-orrian