Atzo Iruran jokatu ziren Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketako finalak. Bertan txikien mailan, Lasarte-Oria (Maddi Labaka), Asteasu (Haritz Mujika), Ordizia (Gema Urteaga) eta Zegamako (Joanes Etxaide) bertsolariz osatutako taldea suertatu zen garaile. Handien mailan, berriz, Lasarte-Oriako Ane Labakaren nagusitasun agerian geratu zen, bigarren Zubietako Asier Azpirotz geratu zelarik. Hauek biak izango dira maila horretan Gipuzkoako ordezkariak ekainaren 21ean Altsasun egingo den Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan.
Gureek (Ane Agirre, Mirari Arratibel eta Maialen Akizu), bertso eskola osoa aldamenean zutela, saio bikaina egin zuten, ederra benetan. Atzo eta Elgoibarren botatako bertsoei esker Maialen Akizuk, Amaia Urbieta zarauztarrarekin batera, Gipuzkoa ordezkatuko du Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa handian. Atzokoa ikusita, bertso eskola osoa ondoan duela izango da Maialen Altsasun.
Dena den atzoko uzta ez zen horretan geratu, bertsopaperetan 5. eta 6. mailari zegokion kategorian, Maialen Akizu txapeldun atera zen.
Zorionak Maialeni eta bertso eskolan lanean ari zareten guztioi.
Informazio gehiago: