Ekitaldiak igandean hasi ziren, antzerki saio batekin. Jende ugari gerturatu zen eta hurrengo ekitaldietan ere hala izatea espero dute. Hilaren 14rako antolatzen ari diren bazkaria jendetsua izango dela dirudi. Bazkarirako txartelak salgai daude Gaztelekuan, sei euroan.
Ekainaren 13tik 15erako asteburua izango da emankorrena. Besteak beste, Hot Dogs taldearen kontzertua hitzartu dute eta larunbaterako karpa jarriko dute, kanpoan zein barruan kontzertuak egiteko.
Ospakizunen azken txanpan, ekainaren 21erako grafitiak, break dance txapelketa, eta rap kontzertua antolatu dituzte, besteak beste, Kale Sustraiak-en laguntzarekin.