Anarkista borrokatu. Etika libertarioa eta mugimendua nola finantzatu, espainiar erresistentziak Parisko erbestealdian izan zuen militante onenetariko batengatik ikasi zituen gaztaroan. Bere ekintza politiko ugarien artean honako hauek aurki ditzakegu: armak erosteko diru baliabideak lortzea, presoendako laguntza eta frankismoaren aurkako propaganda. Hasieran, dirua lortzeko metodo latzagoa erabiltzen zuen, “desjabetzeak” burutzen zituen bankuetan, baina gerora, metodo konplexuago eta errentagarriagoa erabiltzen hasi zen, faltsifikazioa.
Hain zuzen, Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Aitor Arregik zuzendutako “Lucio” dokumentalak Lucio Urtubia anarkista nafarraren historia eta bizimodua jasotzen ditu, estilo biziarekin. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu filmak. Gaur arratsaldeko 18:00etan ikusgai izango da GazteleKUn. Ondoren Lucio Urtubiak berak, hitzaldia eskainiko du.
Argian Lucio Urtubiari Amets Arzallusek egindako elkarrizketa
Gaztelekuko 30. urteurrenaren egitarau osoa.
Hemen duzue Lucio Urtubiaren dokumentalaren trailerra