Urola Garaiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko lehenengo Berdintasun planaren gainean tailer bat antolatu da biharko. Bertan, kultura eta kirol arloak jorratuko dira, planean aurreikusten den arloetako bat, eta interesa duen edonori irekia dago. Saioa Urretxuko kultur etxean izango da arratsaldeko seietatik zortzietara.
Plan honek arlo ezberdinak ditu: Kultura eta kirola, Enplegua eta lan formakuntza, Gizarteratzea, Hirigintza eta Ingurugiroa.
Bakoitzean helburu batzuk eta ekintza-egitaraua ezarri dira eta horiek ezagutarazteko, Urola Garaiko Mankomunitatearen Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren Aldeko Arloak, Eraldatzen Elkartearekin batera, sei tailer antolatu ditu.
Biharkoa, Kultura eta Kirolari dagokiona, horietako bat da eta aurrerantzean izango dira gehiago. Antolatzaileak interesa dutenek bertan parte hartzera animatzen dituzte.