Hugo Agirre mediku eta apiterapeuta argentinarrak zuzenduko ditu jardunaldiok. Ostegunean Julian Bereziartua medikua ere izango du lagun. Pello Zubiriak egingo ditu aurkezle lanak.
Apiterapia erleen pozoia eta eratorriak erabiliz gaixotasunak tratatzeko erabiltzen den sendabidea da. Jardunaldi hauetan erlauntzetatik eratortzen diren produktuen propietateez arituko da Agirre. Eztia, polena, erregina-jele (jalea real), argizaria, propoleoa eta apitoxina besteak beste.
Jardunaldiak publiko zabalari daude zuzenduta orokorrean. Baina bereziki, gaixotasunen bat duten pertsonei, medikuei eta produktu apiterapeutikoak saltzen dituzten dendariei.
Lekua: Labeaga aretoa.
Ordua: 18:00
Sarrera: doan