Bihar arratsaldeko zazpietan Jai Batzordea elkartuko da kultur etxean. Udaletik herritarren parte-hartzea eskatu dute, bilerak irekiak direla eta jaietako antolaketan parte hartu nahi duen edonor kultur etxera joan daitekeela gogoraraziz. Urretxuko jai nagusiak irailaren bukaeran izango dira.