Moyua ordiziarra da eta azken bi uda-denboraldietan bera arduratu da Urretxuko igerilekuen kudeaketaz.
Udalak martxan jarritako esleipen lehiaketara aurkeztu den bakarra izan da Moyua. Taberna zerbitzua San Joanetarako irekiko du, pintxoak ere eskainiko direlarik. Dena den, hobekuntza lanak egitea premiazkoa da eta uda pasa ostean hasiko dira.
Datorren udaran bukatuta egongo direla aurreikusten du arduradunak eta horrela, zerbitzua bere osotasunean eskaini ahal izango duela.