Eduardo Eliasek sortutako antzezlan horretan musikak eta antzerkiak bat egingo dute. Hiru drag-queen-ek bikote baten egunerokotasuna hautsiko dute eta hortik egoera komikoak sortuko dira.
Taldeak sei hilabete igaro ditu antzezlana prestatzen. Izan ere, dantzatu eta abestu ere egin behar dutenez, eta hori aurreko lanetan egin ez dutenez, ugaldu egin zaie ikastekoa.
Non: Labeaga aretoa.
Noiz: ekainak 20, ostirala.
Ordua: 22:30
Sarrera: 5euro.