Ostiralean egin zituzten Urola kirol elkarteko lehendakari berria hautatzeko hauteskundeak eta Urola Bihotzean hautagaitzaren buru Asier Muruak atera zuen boturik gehien. Murua, izango da beraz, Urolako lehendakaria datozen lau urteetan.
Urolatik bazkideen partehartze handia nabarmendu zuten. Bazkideen ehuneko hirurogeita hamarrak bozkatu zuen herenegun, Zumarragako kultur etxean. Larehun eta hirurogeita sei bazkideetatik hirurehun eta hogeita sei lagunek hain zuzen ere.
Botu horietatik guztietatik, ehun eta larogeita hamabost Asier Muruaren hautagaitzaren aldekoak izan ziren, ehun eta hogeita hamar Nuñezen aldekoak eta botu zuri bat egon zen.
Aurrerantzean
Balentin Barrena irabazleen plataformako kidearen arabera «orain lanean hasteko ordua da. Urolan aldaketak egin nahi ditugu. Argixaora datozen gaztetxoak jokatzeaz gain dibertitzea nahi dugu. Gauzak behar bezala ateratzen badira nabarituko da».
Datorren ostegunean, hilak 26, batzar orokorra egingo dute 19:00etan kultur etxean
–> "Urola Bihotzean" hautagai zerrendaren prentsa oharra osorik ikusi.
–> "Urola Bihotzean" hautagaitzaren proiektua