Eibar eta Tolosak jokatu zuten finala. Ordu erdiko partida hutsean berdinduta amaitu eta gero, Eibar Tolosari aurreratu zitzaion penaltietan.
Francisco Núñez Urola K.E.-ko jarduneko presidenteak komunikabide batzuetan aipatu duenez futbol ona ikusteko aukera izan zen larunbatean. Dena den, uste zutena baino ikusle gutxiago gerturatu zen Argixaora.
Jokalari beteranoen artean izan zen aipatzekorik. Realeko Santi Bakero, Uria, Iturrino eta Luis Perez, Eibarko Vicente eta Arregi eta Urolako Gereñu, Aniano, Jose Carlos, Ibarzabal, Mitxel, Kako eta Tena batzuk aipatzearren.