Deialdiaren helburua Zumarragako historiaren inguruko ikerketa lanak biltzea da.
Lehiaketan, edozein historiazalek har dezake parte, bai banaka, baita taldeka ere. Baldintza bakarra Zumarragako historiari loturiko gaia aztertzea da. Edozein agiritegi historiko har daiteke oinarritzat, ez Zumarragakoa soilik.
Anjel Cruz Jaka
Adinekoek mandatari gisa gogoratuko dute, baina bere zaletasunak egin zuen herrian zein inguruetan ezagun. Bere burua historiazaletzat -eta ez historialaritzat- zuen, baina gutxik bezala landu zuen Zumarraga, Urretxu, Legazpi zein Ezkio-Itsasoko historia.
1936ko gerratean gudari izan zen Amaiur, Loiola, Gernika eta Mundaka bataloietan, Teruelera preso eraman zuten arte. 98ko belaunaldia, Lope de Agirre eta beste hainbat aztergai zituen Academia Erranteko kide ere izan zen, eta 1960ko hamarkadan elkartearen azken bilerak koordinatu zituen. Eskuzabaltasuna agerian utziz, lan guztiak udal bakoitzaren esku utzita hil zen Jaka.
Beka deialdiaren zein Anjel Cruz Jakaren gaineko informazio gehiago:
Trenbideari buruzko lanarentzat izango da Jaka saria (iazko irabazlea)
Nekolalde dorretxeari buruzko liburua aurkeztu dute (iaz aurkeztutako lana)
Otamoz herri aldizkarian egindako elkarrizketa.
Otamotz herri aldizkarian egindako artikulua.
Beka deialdiari buruz kulturweb.com-en.
Anjel Cruz Jaka Wikipedian.