18 urte arteko bost aizkolari ariko dira lehian: Julen Aranbarri zumarragarra (bera da gipuzkoar bakarra), eta Ruben Saralegi, Oihan Larretxea, Ander Erasun, eta Arkaitz Olano nafarrak.
45 ontzako lau enbor eta 54 hazbeteko beste bi ebakitzea dute egin beharreko lana Euskal Herriko gazte mailako aizkolarien finalean. Aizkora saioa gaur arratsaldeko 17:30ean hasiko da Andoaingo Goiko Plazan, udaletxearen eta elizaren ondoko enparantzan.