Gaia: Eguraldi txatxua! (138. alea)
Eguraldia aspaldi hontan
dugunez nahiko umela,
piszinak ez du egon beharrik
jendez beterik honela,
denok dakigu eta euriak
aspaldi bete duela…
Ez da inondik ageri aurten
eguzki printzen epela,
eguraldi onak ere oporrak
hartu ditu guk bezela!
Petrolioak garraio arten
sortua digu etena,
klima aldaketan hautsi ditugu
bi mila ta bat eskema.
Kontsumismoa handia degu
ta falta zaigu ordena,
natura ere ez degu zaintzen
a ze nolako eszena,
ez degu beste ezer merezi
gure errua da dena.
Maialen Akizu
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide