Ia denok ezagutzen dugu ospitale bateko larrialdi zerbitzua, baina ez dakit denok erabilera egokia ematen diogun. Gertutasunak eta 24 orduko zerbitzua izateak ez du esan nahi edozein arrazoi dela ere joan gaitezkeenik, honek zerbitzuko kolapsoa ekarri baitezake. Jakina da inguruko anbulatorio gehienek ere 24 orduko zerbitzua dutela (PAC: Punto de Atención Continuada), Beasain, Zumarraga, Legazpi eta Azpeitian hain zuzen ere, bertan mediku eta erizaina izaten dituzte. Lehenengo gaixoek anbulatoriora joan behar dute, ez bada larritasun handiko zerbait behintzat, eta behin hortik pasatakoan medikuak erabakiko du zer den egokiena. Gaixoek beren burua profesionalen eskuetan jartzen dutenean eskubide batzuk dituzte, baina ez da inoiz ahaztu behar eginbeharrak ere badituztela, eta gure osasun sistema mantentzea nahi badugu, hobe genuke ditugun errekurtsoak zainduko bagenitu, uste baino lehen agor baitaitezke.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide