Rockarekin aspertuta, Lagunak, adiskideak… eta beste hainbat etsai (Esan Ozenki, 1999) diskarekin urraturiko bidean jarraitu zuen. Bidaide gisa Berako lagun eta musikari apartak aukeratu zituen: Joseba Irazoki (gitarra), Fernan Irazoki (bateria) eta Iñigo Telletxea (baxua). Behar-beharrezkoarekin osatu zituen kantak: baxu-baterian oinarrituta, alegia. Nabardura, zarata, iradokitzaile bezain sentsualak gehitu zizkien. Musika beltzaren oihartzunak ditu diskak. Pop esperimentalarenak ere bai. Eta teknologia berriei ere tokia egin zien. Diska minimalista da. Isilune ederrak dituena. Dantzagarria ere bai. Eta hitzak… eszeptikoak, errealistak eta ironikoak: Montoiarenak.
Igor Susaeta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide