Keatonek 1920ko hamarkadan eginiko filmeei musika ipintzen diete zuzenean, filma biziaraziz. Gitarra, baxua, biolina, marakak, arpa judua, armonika eta beste hainbat instrumentu jotzen dituzte. Emanaldiko musika moldatu egiten dute, ez bakarrik pantailan gertatzen denera, baita jendearen erantzunera ere. Euren hitzetan, talde bezala egindako lehen entseguetako soinua txatarrero samarra zen. Horregatik erabaki zuten taldeari Txatarreria Keaton izena jartzea. Benetan merezi du laukote honek Buster Keatonen filmekin egin dezakeena ikustea. Ziur joaten den orok gozatuko duela emanaldi berezi horrekin. Ekainaren 30ean izango da, 22.00etan, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide