Iaz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak “Faborez” izeneko disko bilduma abian jarri zuen. Faborez neska dantzara ateratzeko eskaera zen garai bateko erromerietan. Dantzarako errepertorio honetan ez dira soilik lotuko piezak biltzen (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak…) baita fandangoak ere, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak.
FABOREZ 02 izenburupean belaunaldi berriko jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala batu nahi izan dira. Oraindik diskorik kaleratu ez duten bikoteak dira guztiak.
Lau bikote bildu dira, soinu eta pandero hutsez eta bikote bakoitzak 5 pieza grabatu ditu, guztira 20 pieza. Grabaketa Jabi Nabarrok egin du 2008ko apirilean Musikorta Estudioan.