Epaimahaia Iñaki Azkoaga komunikazioan adituak, Pedro Narbaiza diseinatzaileak, Iñaki Zabala alkateak eta Gorka Garmendia, Jose Mari Lete, Itziar Agirre eta Jose Andres Martin zinegotziek osatu dute.
Ez dute lan makala izan epaimahaikideek. Lehiaketak arrakasta handia izan du eta lan asko aurkeztu baitira. Aurkeztu ziren guztietatik hiru aurkeratu zituzten hasieran. Osinalderena, eta Bartzelona eta Barakaldotik iritsitako beste bi.
Udalak, Urretxuko irudia berritzeko beharra ikusi du. Honen ustetan orain arteko ezkutuak eta “Soli Deo honor et gloria” leloak ez baitute herriaren izaera berritzailea islatzen.
Irudiaren aurkezpena eta 1500 euroko txekea irabazleari emateko ekitaldia uztaileko lehendabiziko astean izango da.