Arturo Blasco, Bingen Mendizabal, Nika Bitchiashvili eta Alex Ruiz de Azuak osatzen dute Txatarreria Keaton izeneko laukotea.
Keatonek 1920ko hamarkadan eginiko filmeei musika ipintzen diete zuzenean, filma biziaraziz. Gitarra, baxua, biolina, marakak, arpa judua, armonika eta beste hainbat instrumentu jotzen dituzte. Emanaldiko musika moldatu egiten dute, ez bakarrik pantailan gertatzen denera, baita jendearen erantzunera ere.
Otamotz herri aldizkarian emanaldiaren gaineko informazioa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide