Udalbatza berezia egingo da bihar Zumarragako Udaletxean. Goizeko 9etarako deitu dute bilera. Bertan, Antton Arbulu alkateak, bere karguari uko egingo dio. Mikel Serrano alkateordeak hartuko du behin-behineko alkate kargua. Legean ezarritakoaren arabera 10 egunetan beteko du kargu hau alkateordeak. Ondoren beste bilera batean erabaki beharko du udalbatzak Zumarragako alkate berria zein izango den aurkeztutako hautagai guztien artean.