Gaur eguerdiko hamabiak eta erdietan Urretxuko udaleko irudi berria aukeratzeko lehiaketako sariak banatu dira Urretxuko udaletxean. Han bildu dira saridunak, udaleko zenbait kargudun eta epaimahaikiderekin.
Sari nagusia Mattin Osinalde Beristain legazpiarrak jaso du. Kategoria honetan 63 lan aurkeztu ziren; Euskal Herri osotik bidalitako 41 lan, horietatik 20 bertakoak.
Lehiaketa nagusiaz gain, Urretxu-Zumarragako ikastetxeetako haurrei zuzenduriko beste kategoria batzuk ere antolatu dira herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.
Lehen kategorian, Lehen Hezkuntzan, 160 lan aurkeztu dira eta Irati Oses Terreño izan da irabazlea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako parte-hartzaileen artean, aldiz, Ibane Cerezo Sanzen lana izan da onena aurkeztutako 35 lanen artean.
Batxilergoan eta Lanbide Hezkuntzan irudirik aurkeztu ez denez, irabazleaz gain aipamenak jaso dituzten gaztetxoak ere saritu dituzte aurreko bi kategorietan. Saridun guztiei euren logotipoa daraman koadroa nahiz kamiseta oparitu diete.
Saridunen lanak:
Lan irabazlea (Mattin Osinalderena)
Irati Osesen lana
Ibane Cerezoren lana