Irekita dago dagoeneko XII. Eire-BankoaXake Txapelketarako izen-ematea. Txema Iriberri txapelketarenantolatzaileak dioenez, martxa onean doa izen-ematea. Pasa denurteetan bezala, 40 bat jokalari batzea espero du Iriberrik.Izen-ematea datorren larunbatean, eguerdiko 12etan itxiko da.Hurrengo egunean, hilak 16, egingo diren partiden zozketa egingo daizena eman duten guztien artean.
XII. aldi honetarako, inauguraziopartida berezia antolatu dute. Bost jokalariko taldeak osatuko diraeta jokalari bakoitzak txandaka jokatuko du, mugimenduak momentukoirizpidearen arabera egingo dituelarik.
Txapelketa faseka
Lehendabiziko faserako launakaantolatuko dira taldeak. Denek denen aurka jokatuko dute ligaxka batosatuz. Partidak, jokalariko 60 minutuko denboran jokatuko dira.Behin ligaxka amaituta, talde bakoitzeko lau onenak pasako dirazortzirenetara. Kanporaketetan, berdinketak suertatuko balira, 15minutuko partidetan erabakiko irabazlea zein den. Kasu horretanberriz berdinketa gertatuko balitz bost minutuko partidak jokatukodira berdinketak hautsi arte.
Sariak
Izen-ematea iaz bezala, zortzi eurokostako da. Sariei dagokienez, irabazleak 200 euro, garaikurra etatxapela jasoko ditu, bigarrenak 60 euro eta garaikurra etahirugarrenak 30 euro eta garaikurra. Herriko bi jokalari onenentzatere izango dira sariak: lehenengoarentzat30 euro eta garaikurraizango dira eta bigarrenarentzat 15 euro.
Argazkia: iazko finaleko argazkia,Anibal Fernandez irabazlea txapela jantzita dagoela.