Udari begira, tela gainean margotzeko ikastaroa jarri du martxan berrikuntza bezala Arte Ederren eskolak. Haurrak dira ikastaro honetan parte hartzen dutenak eta kamiseta, zapatila eta biserak marrazten dihardute.
Eskolak bi ordutegitan izaten dira. 9etatik 11etara 11 urtetik gorakoentzat eta 11etatik 13etara haurrentzat. Lehendabiziko taldean, tela gainean margotzeko ikastaroaz gainera, badira oleo eta akrilikoan marrazten dihardutenak ere.