Urretxuko eta Zumarragako udalek merkataritza arloan lankidetzarako esparru akordioa sinatu dute. Hitzarmen horren helburua bi erakundeen eta dendarien Bi-Tartean Elkartearen arteko lankidetza arautzea da. Baita noski, hiri merkataritza errentagarri eta kalitatezkoaren lehiakortasuna eta eskaintza handitzea ere.
Merkataritza kabinetetik adierazitakoaren arabera hilabete honetan bilerekin hastea da asmoa, eta hortik aurrera zehaztuko dituzte datak. Hasiera batean hiru hilabetetik behin bilerak egiteko asmoa aurreikusten dute ordezkariek.
Horretarako batzorde bat eratu dute bi udaletako udal ordezkariek. Horiek botoa izango dute, baina izango ditu partaide gehiago ere, hala nola Bitartean elkarteko ordezkariak edota Merkataritza Aholkularitza Kabineteko teknikaria.