Bere alderdiko kideek eta PPko Valeriano Martinezek eman dute aldeko bozka. EAko Ikerne Badiolak, EAJko Juanjo Sagarnak eta EBko Rakel Roperok zuriz bozkatu dute. EAJko beste bi zinegotziak (Ibarzabal eta Blanco) ez dira Udalbatzarrean egon lana dela eta.
Ezohiko Udabaltza honetan Anton Arbuluk, Mikel Serranok berak eta Imna Albisuak, Zumarragako Ezker Abertzaleko ordezkariak, hitza hartu dute. Mikel Serranok aipatu duenez, guztiontzako gobernatuko du aurrerantzean.