Aritz Lasa pilotariak orain urte bete inguru egin zuen profesionaletara saltoa Frontis enpresaren eskutik. Aurrelari postuan jokatzen du urretxuarrak. Pilota munduan etorkizuna baduela diote adituek, oraingoz baina, ez du txapelketarik irabazi. Igande honetan izango du horretarako aukera. Iruñako Labrit frontoian izango da partida eguerdiko 12etatik aurrera.