Gaurko ekimenarekin amaituko da Motorraren Asteko egitarauaren lehendabiziko zatia. Udako oporraldia eta gero, motorraren munduarekin lotutako ekitaldiez gozatzeko aukera gehiago izango baita Zumarragan. Irailaren 14an esaterako moteroen elkarretaratzea izango da. Azaroaren 15ean berriz, Memorial Sunsundegi rallyan parte hartuko duten autoek geldialdia egingo dute herrian.
Gaurko ekimenari dagokionez aipatu, 10 bat autok hartuko dutela parte. Elkarren artean lehiatuko dira, binaka hasteko eta denak batera amaitzeko. Arratsaldeko 16etarako dago aurreikusita ekimenari hasiera ematea. Antolatzaileek esan dutenez 18:30ak inguruan amaituko da.