Ibilgailu istripuen atzetik gazteen artean gehien eragiten duen bigarren gaixotasuna da. Gaur, Urretxuko igerilekuan aurkeztuko dute Busti zaitez kanpaina. Ekitaldian parte hartzen duten herritarrek esklerosi anitza jasaten dutenen alde igeri egiteko aukera izango dute eguerdi partean.
Hamaikagarren aldia da Busti zaitez kanpaina martxan jartzen dutena. Kanpainaren helburu nagusiak bi dira: gizarteari gaixotasunaren inguruko informazioa ematea eta errehabilitazio zerbitzuetarako dirua biltzea.
Gaixotasuna dutenekiko elkartasuna agertu nahi duten herritarrek Urretxuko igerilekuan dute aukera gaur. Igeri egindako metroak zenbatuko dituzte ekitaldiaren amaieran. Iaz 40.000 lagunek parte hartu zuten Gipuzkoan, eta antolatzaileek aurten iazko marka haustea espero dute.