Euskal Gastronomiaren Kofradia sortu zuen Jose Maria Busca Isusik, gastronomo eta idazle ere izan zen. 70 urte lehenago jaio zen Zumarragan, 1916ko irailaren 6an.
Natur Zientzien ikasketak egin zituen Madrilen Busca Isusik. Academia Errante kultura eta literatura mugimenduko partaide izan zen.
Gastronomiarekin lotutako lanbide oparoa garatu zuen, liburu ugari idatziz. “Alimentos y guisos en la Cocina Vasca”, “Guía gastronómica de Guipúzcoa”, “Guía del recolector de setas”, “Setas”, “Estire sus billetes en la cocina”, “Los vinos de la Rioja Alavesa”… dira bere publikazioetako batzuk. Euskal Herriko sukaldaritzari, elikagaiei eta produktuei buruz aditua zen.
Aranzadi zientzi elkarteko lehendakariorde ere izan zen. Bere biblioteka Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu zuen 1993an.
Hil aurrean, 1984an, Zumarragako Seme Kutun izendatu zuten Busca Isusi, eta 1986tik haren omenez buzkantza lehiaketa gauzatzen da urtero.