Goierriko Itzuliaren antolatzaileek jakinarazi berri dutenez aurtengo Goierriko Itzulia bertan behera gelditu da. Erabakia behin-betikoa da. 2008ko edizioa ez egitearen arrazoi nagusia ekonomikoa da ez baitute Itzulia antolatzeko behar adina diru bildu. Itzulia irailaren 12 eta 14a bitartean ospatzekoa zen.
Etorkizuna
Antolatzaileek helarazitako oharrean jakitera eman dutenez, hausnarketa egingo dute, 2009an Goierriko Itzulia ospatzeko esperantzan. Hala ere, diotenez, une ekonomiko zailak direla eta probaren etorkizuna ez dute oso argi ikusten.