Kaleko balkoien eta leihoen artean hamar sari banatuko dituzte, eta baserritarren artean beste sei. Sari banaketa hilaren 11n zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten; gaur izango da ondorioz. Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatutako egitasmoa izanik, urtero udaletxe batean ematen dituzte sariak, eta oraingoan Urretxukoan egokitu da.
Irabazleek diru-saria jasotzeaz gain, opariak ere izango dituzte, baina guztiek sari berdinak jasoko dituzte. Izan ere, lehiaketa horren xedea herritarrei euren etxeen aurrealdeak apaintzeko bultzada ematea da.
Argazkian pasa den urteko irabazleak Zumarragako udaletxean.