Ikastaroak bi urteko iraupena izango du, eta bigarren urtean ikasleek 300 orduko lan esperientzia probatu ahalko dute enpresa batean. Hiru espezialitateen barruan bi aukera izango dira. Batetik hasierako lanbide prestakuntzako programak, derrigorrezko eta hautazko moduluak dituztenak. Ikasleek lanbideaz gain araututako ikasketekin jarraitzeko aukera dute, DBHko titulua lortzeko ikasgaien bidez.
Bestetik, hasierako lanbide prestakuntzako programak daude, derrigorrezko moduluak dituztenak. «Ikasleen helburua oinarrizko ezagutza eta jakite profesionalak eurenganatzea da, kalitatezko lan baldintzak izateko, azken 21 urte hauetan egiten ari garen bezalaxe».
Bigarren ikasturtean Erdi Mailako moduluetako sarrera-proba gainditzeko prestaketa egingo dute, nahi duenak sarbidea izan dezan.
Informazioa zabaltzeko interesatuek Argixao Industrialdeko 43-44 pabiloietara jo dezakete, uztailean 09:00-13:00 ordutegiarekin, edo bestela 943 72 52 05 telefono zenbakira hots egin.