Hilabete greban egon eta gero Zumarragako industrialdean dagoen TTT Goikoko langileen lanuztea bertan behera gelditu da gerentearekin lan hitzarmenaren inguruan akordio batera heldu baitziren ostiralean. Hori dela eta langileak astelehenean hasiko dira berriro beharrean.
Lortutako akordioen artean, besteak beste, kategoria berdineko langileen arteko ezberdintasunak ezabatu eta ordainsariaren bataz besteko %10ko igoera aipatu daitezke. TTT Goiko enpresak 50 langile inguru ditu eta horietatik 35ek burutu dute lanuztea.
Lan-gatazkaren kronologia:
- TTT Goiko enpresako langileek hilabetea egin dute greban
- Zumarragako TTT Goiko enpresan bi aste bete dituzte langileek greban
- TTT Goiko enpresako langileak greba mugagabean daude