Eraldatzen Elkarteak udako oporrak hartzen dituela adierazi du ohar batean, eta datorren ikasturterako asmoen berri ere eman du. Horien artean, besteak beste, eskualdeko jabekuntza eskola martxan jarri nahi dute. Honekin batera, genero indarkeriaren prebentziorako agenteak prestatzeko eskola ere antolatzeko asmoa agertu du.
Balorazio positiboa
Azkenaldian egindakoaz balorazio positiboa egiten dute, genero indarkeriaren aurkako eta era guztietako diskriminazioen kontra egindako lanari dagokionez, batez ere. Egunotan ez dira elkarteko bulegoan egongo baina “baten batek gure beharra badu 685 72 07 23 telefonora deituta jarri daiteke gurekin kontaktuan edo eraldatzen @eraldatzen.info postaren bidez”. Uda ostean proiektu berriak aurkeztuko dituzte.