Urretxu eta Zumarraga artean burututako zirkulazio azterketari jarraituz, oinezkoentzat espaloia egiten ari dira Iparragirre kalean. Lan horiek aprobetxatuz, eta herrigune zaharreko plangintza berezian adierazten den bezala, etxe aurrealde guztietan zeuden kableak lur azpitik pasa dituzte. Une honetan baldosak eta piboteak jartzea falta da.