José Ignacio Munilla Agirre Palentziako Gotzain izendatu zuten orain bi urte eta Uriarte gotzainaren ordezkoa ere izan litekeela aipatu da hainbat hedabideetan.
José Ignacio Munilla Aguirre Donostian jaio zen 1961eko azaroaren 13an. Lehendabizi, Zumarragako Andre Mariaren Zeruratze parrokiako apaiz-laguntzaile izendatu zuten 1986ko ekainean eta bertan egin zituen lau urte. 1990eko uztailaren 16an, Zumarragako El Salvador parrokiako erretore izendatua izan zen eta eginkizun horretan ihardun du zuen hamasei urtez Palentziako Gotzain izendatu zuten arte.
Bere ideiek nahiz adierazpenek polemika handia sortu izan dute hainbat kolektibotan, homosexualeen kasuan esaterako eta Elizaren adar kontserbadoreenean kokatzen dute askok Jose Ignacio Munilla. Radio Maria irratian ere aritzen da goizetan 8etatik 9etara katiximari buruz hizketan.
Gipuzkoako gotzain de Uriartek postua utzi behar duela eta, hainbat hedabidek Gipuzkoako gotzain izateko hautagaien artean jarri dute. COPEko Losatosen ordezkoa izateko ere proposatu du inork.
Hainbat hedabideetatik aurkitu dugun informazioa eskuragarri jartzen dizuegu:
- Jose Ignacio Munillaren apaiz-ibilbideari buruzko datu batzuk
- Munilla marabilla
- Munilla: 44 urteko gotzain donostiar ultrakontserbadorea
- Jose Ignacio Munilla, gotzaina
- Irakurri iruzkin hauek
- Munilla Wikipedian
- Munilla Gipuzkoako gotzain izateko hautagaien artean
- Munillaren idatziak
- JOSÉ IGNACIO MUNILLA AGUIRRE Zumarragako Salbatoreko erretorea, Palentziako Gotzain izendatu dute
- Joan Maria Uriarte Donostiako Gotzain jaunaren hitzak
- José Igancio Munilla Palentziako Gotzain izendatuaren hitzak