Beste zenbait gairen artean Anton Arbuluk zinegotzi karguari uko egingo dio. Uztailaren 5ean alkatetza utzi zuen Arbuluk, lanpostu berria zuelako. Ordutik egingo den lehen Osoko Bilkuran zinegotzi kargua ere utzi egingo du. Udalaren eta Kutxaren arteko hitzarmen baten berri eztabaidatuko da, euskararen erabilera indartzeko; eta Zumarragako iraunkortasunerako 2008-2011ko ekintza plana ere jakitera emango dute.
Ezohiko Udalbatzarra gaur arratsaldeko 7etan izango da Zumarragako udaletxeko batzorde aretoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide