Geriatrikoko ELAko langileek atzo zazpietan ospatzekoa zen Udalbatzaren Osoko Bilkurara eraman zuten protesta, udaletxeko areto nagusira. Langileak pankarta baten atzean aritu ziren protesta egiten eta horrela bilkura egiteko baldintzak betetzen ez zirela adierazita, udal ordezkariak altxatu eta aretotik irten ziren. Honek greban dauden langileen protestak areagotu zituen eta handik gutxira Mikel Serrano bilkura atea itxita egingo zela azaltzeko irten zen.
Otamotz.com-en aurreratu bezala, gaur goizean jarraitu dute protesta ekitaldiekin Faustino Orbegozo udal geriatrikoko langileek, udaletxe azpian akanpada bat eginez.